[EGURALDIA] Gaur eguzkitsu eta bihar ezegonkortu egingo da berriro

Kronika - Erredakzioa 2024ko eka. 13a, 08:27

Gaur eguzkitsu egongo da eta eguneko tenperaturak nabarmen egingo du gora. Egunaren hasieran barnealdean lainogune batzuk sortuko dira eta behe-lainoen hondar batzuk agertuko dira oraindik zeruan. Gainerako orduetan, eguzkia jaun eta jabe izango da, nahiz eta goi-laino fin batzuk agertuko diren. Goizean hego-haizea ibiliko da eta tenperatura maximoak nabarmen igoko dira; 23-25 ºC-ra itsasertzean. Egunaren erdiko orduetan kostaldean brisa altxatuko da, arratsaldean barnealdean ere aldatuko da iparraldera haizea. Min.9º / Max.24º

Bihar arratsaldean eguraldia ezegonkortu egingo da berriro. Goizean ostarteak zabalak irekiko dira eta giroa eguzkitsua izango da, baina eguerditik aurrera laino trinkoak agertuko dira eta zaparradak botako ditu noizbehinka. Hego-haizea ibiliko da goizean, gero, kostaldetik hasita, iparraldera aldatuko da. Horregatik, iparraldeko maximoak hiruzpalau gradu jaitsiko dira, bereziki kostaldetik gertu. Min.13º / Max.23º

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!