Sagardoaren Txapelketako lehenengo fasea bihar amaituko da Galarretan

Kronika - Erredakzioa 2024ko eka. 12a, 11:30

Hiru partidu erabakigarri iragarri dira 17:30etan hasiko den jaialdian.
 

Sagardoaren Txapelketaren lehenengo fasea bihar amaituko da Galarretan, 17:30etan hasiko den jaialdian. Hiru partidu jokatuko dira Erremontari Saioaren barruan. Ligako sailkapena erabakiko da eta finalerdiak nortzuk jokatuko duten jakingo da, azken jardunaldian.
Lehenengo partiduan Ansa II.ak eta Zubirik, Urriza eta Martirena izango dituzte aurrez aurre. Ligaxkako lehenengo postua egongo da jokoan. Urriza eta Martirenak gertu dute aurreneko postua, baina horretarako bihar irabazi beharra dute. Ansak eta Zubirik finalerdietarako sailkapena ziurtatzeko nahikoa dituzte 16 tanto egitea. 
Bigarren partiduan Segurola eta Larrañaga bikoteak, Ezkurra II-Azpiroz bikotearen aurka jokatuko du. Segurola eta Larrañaga derrigortuak daude irabaztera sailkatu nahi badute. Irabaziz gero ere ez dute ziurtatuta izango sailkapena. Jabalera eta Barrenetxeak irabazten badute, hirugarren partiduan, kalean geratuko dira. Ezkurrak eta Azpirozek irabaziz gero bigarren postua ziurtatuta izango dute eta lehenengoa ere lortu dezakete.
Azkenengo partiduan Jabalerak eta Barrenetxeak dute sailkapena jokoan. Aldabe eta Juanenea kanporatuak daude. Gorriek irabaziz gero finalerdietan izango dira. 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!