[EGURALDIA] Bihar hego haizearekin tenperatura nabarmen igoko da

Kronika - Erredakzioa 2024ko eka. 12a, 11:18

Gaur, ipar haizeak lainogune trinkoak bultzatuko ditu eta zaparradak bota ditzake noizbehinka, bereziki kostaldean eta inguruko bailaretan. Gauean, berriz, atertu egingo du eta zerua garbituz joango da. Arratsaldean iparraldeko haizea indartu egingo da eta tenperatura maximoak nekez iritsiko dira 20 ºC.. Min.11º / Max.18º

Bihar giroa eguzkitsua izango da eta tenperatura maximoak nabarmen igoko dira. Egunaren hasieran zeruan laino hondar batzuk agertuko dira oraindik eta barnealdean lainoguneak sortuko dira. Gero zerua hodei gutxirekin egongo da, goi-hodei batzuekin. Goizean hego-haizea izango da nagusi eta tenperatura maximoek gora egingo dute; 25 ºC ingurukoak izango dira. Eguerdian kostaldean brisa sartuko da.. Min.9º / Max.24º

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!