[EGURALDIA] Bihar arratsaldean dator aldaketa

Kronika - Erredakzioa 2024ko eka. 11a, 14:02

Atzo baino laino gehiago egongo da, batez ere ipar partean, eta atzo baino euri gehiago egingo du. Orokorrean euri txikia egingo du, baina noizbehinka zaparrada batzuk bota ditzake. Hegoaldean zirimiria egingo du noizbehinka. Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, kostaldean. Tenperaturan ez da aldaketarik izango, maximoak 20 ºC-ren azpitik geratuko dira. Min.13º / Max.18º

Bihar asteazkenean eguraldia egonkortu egingo da eta arratsaldean eguzkia irtengo du. Goizean oso lainotsu egongo da eta ipar isurialdean euria egingo du zaparrada moduan. Arratsaldean zaparradak bakanagoak izango dira eta ostarteak zabalduko dira. Arratsaldeak aurrera egin ahala, orduan eta zabalagoak izango dira ostarteak eta gauean zerua nahikoa garbi geratuko da. Iparraldeko haizea ibiliko da: goizean ipar-mendebaldekoa nagusituko da eta arratsaldean ipar-ekialdekoa. Tenperatura maximoetan ez da aldaketa handirik izango, baina igotzeko joerarekin.. Min.12º / Max.19º

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!