Urkiolako Igoera (86 kilometro) jokatu zuten larunbat arratsaldean Abadiñon, Euskal Herria Torneorako puntuagarria, junior mailako txirrindulariekin. Bertan izan ziren bailarako zenbait txirrindulari ere. Unax Otegi hernaniarra 22garren sailkatu zen, Hodei Muñoz irabazlea baino bi minutu beranduago helmugaratuta. Aimar Capdequi astigartarra 78garren izan zen, 8:36ra.