[EGURALDIA] Giro frexkoa eta tristea, astea hasteko

Kronika - Erredakzioa 2024ko eka. 10a, 07:52

Giro frexkoa eta motela izango dugu gaur, astea hasteko. Zerua lainotuta agertuko da, bereziki ipar partean; eta euri pixka bat egin dezake tarteka. Barnealdean argiagoa izango da giroa, lainoak eta ostarteak tartekatuz. Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da. Min.13º / Max.17º

Bihar ere berdintsu jarraituko du eguraldiak. Zerua lainotsu egongo da, eta euria pixka bat egingo du tarteka. Barnealdean ateri eutsiko dio. Ipar-mendebaldeko haizearekin jarraituko dugu, eta tenperaturan ere apenas izango da aldaketarik. Min.13º / Max.18º

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!