Berastegira irteera, JOCC Zikuñako zikloturistek

Kronika - Erredakzioa 2024ko eka. 8a, 00:00

Maiatzaren 2an, Lizuniagan atera zuten argazkia.

Irteeren egutegiko erdiak beteko dituzte bihar zikloturistek, hamabosgarren irteerarekin.

 

Urteko hamabosgarren irteera egingo dute bihar Zikuñagako zikloturistek. Asteburu honetan 09:00etan jarri dute hitzordua Zinkoenean, eta bertatik Berastegira abiatuko dira. 60 kilometroko ibilbidea osatuko dute. Irteeran parte hartu ahal izateko, beharrezkoa da klubeko ekipamenduarekin joatea.

Biharko irteerarekin egutegiko erdiak beteko dituzte zikloturistek.

 

Unax Otegi, 21garren Gipuzkoako Txapelketan

Iruki taldeko Unax Otegi txirrindulari hernaniarra 21garren sailkatu zen aurreko, larunbatean, Zegaman jokatutako junior mailako Gipuzkoako Txapelketan, Oskitx Egiguren irabazlearengandik 2:36ra. Aimar Capdequi astigartarra 50garren iritsi zen helmugara, 7:08ra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!