Zugasti, Arsuaga eta Sagardui, finalean

Kronika - Erredakzioa 2024ko eka. 8a, 00:00

Bailarako pelotariek bi final garrantzitsu jokatuko dituzte asteburu honetan. Alize Sagardui goizuetarrak, IV. Nafarroako Foru Komunitateko finala jokatuko du bihar, Labriten, 11:30ak aldera. Uxue Gomezekin osatzen du bikotea eta, Onintza Galdos eta Naia Zelaia dira aurkariak, pilota mistoan gazte mailan. Ez dago faborito argirik.

Bestalde, azpimarratu gaur Hernaniko bi pelotariek jokatuko dutela Berezkoen Txapelketako finala, lau t'erdian, infantil mailan. Lier Zugastik eta Oier Arsuagak neurtuko dituzte indarrak Amezketako frontoian, bata bestearen aurka, 16:30etan hasita. Hernaniko klubak ziurtatuta du txapela.

 

Lizeaga gaur, Ibarrangelun

Profesionaletan, Ekain Lizeaga, gaur arratsaldean Ibarrangelun jokatuko den jaialdian izango da. Gorriz, Bakaikoak eta Morgaetxeberriak jokatuko dute eta urdinez Larrazabalek eta atzelari astigartarrak. 19:00etan hasiko da jaialdia.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!