Bueltakoa gaur Hernanik eta bihar Astigarragak, palaz

Kronika - Erredakzioa 2024ko eka. 6a, 00:00

Etxean ariko dira biak. 0-3koari buelta eman behar dio Hernanik, eta aldiz, 3-0ekoari eutsi Astigarragak.

Gaur jokatuko du Hernanik final laurdenetako bueltakoa, pa­leta gomazko Herriarteko Txa­pelketan. 19:30etan hasiko dira partiduak, Hernaniko kiroldegi­ko frontoian. Joanekoan hiru par­tiduak galduta, 0-3ko markagailuari eta 19 tantoren desa­bantailari eman behar dio buelta Hernanik, Aiaren kontra. Ho­­rretarako, honakoa da osatu du­en laukotea: Endika Ramos, Iker Zurutuza, Alain Agirre eta Mi­kel Manterola.

Oso bes­telako egoera dauka Astigarragak. Joaneko hi­ru par­ti­duak ira­bazi zitu­en Itziarren, eta horri eus­tea du biharko erron­ka: Txomi­ñenen jokatuko du bueltakoa, 19:30etan, Zestoaren kontra. Bi aldaketa egingo dituzte laukotean: Axier Luluaga ariko da buruz buru, Iker Laso eta Beñat Zubiarrain binaka, eta Ganix Urdangarin zazpi barruan.

Eskuzkoan, Hernanik zita bihar Oiartzunen

Eskuzko Herriartekoan, bestalde, bihar jokatuko du Hernanik, final laurdenetako bueltakoa. Oiartzunen ariko da, eta etxean jasotako porrotari eman behar dio buelta. 1-2 galdu zuen, eta 17 tantoren desabantaila pilatu. Atzo ziren zehaztekoak kanporaketa irauli nahian Oiartzunen ariko den seikotea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!