Hernani parera iritsi da auto ilara, Biriatuko mugako blokeoak eraginda

Kronika - Erredakzioa 2024ko eka. 4a, 11:51

Erabat geldirik daude ibilgailuak A-15 errepidean, gehienak kamioiak. 25 kilometroko auto ilara sortu da, Irundik Andoainera, nekazariek eta abeltzainek eragindako blokeoa bukatzearekin batera ehunka kamioik hartu dutelako mugarako bidea.

Ez atzera ez aurrera geratu dira ibilgailuak, gehienak kamioiak, A-15 errepidean, Astigarraga eta Hernani parean. Nekazariek eta abeltzainek blokeoa eragin dute atzotik Biriatuko mugan, protesta gisa, traktoreekin bertaratuta; eta protesta bukatzearekin batera, ehunka kamioik hartu dute mugarako bidea. Horrek gehiegizko auto-pilaketa eragin du, eta une honetan 25 kilometro ingurukoa da sortu den auto ilara: Irundik hasi eta Andoainera arte daude ia geldirik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!