Ane Zapirain, bigarren Mailako Euskal Pentatloian garaile

Kronika - Erredakzioa 2024ko eka. 4a, 00:00

Ane Zapirain, txingekin.

Minutuko aldea atera zion, Tolosako zezen plazan, Amalur Arbelaitz oiartzuarrari.

 

Ane Zapirain astigartarra bigarren mailako Euskal Pentlaoiko txapeldun izan zen igandean Tolosako zezen plazan. Baten prezioan lau lehia ikusteko aukera izan zen. Emakumezkoetan, Ane Zapirainek, aurkaria izan zen Amalur Arbelaitz oiartzuarra baino minutu bat lehenago amaitu zuen proba, 15. minutu eta 59 segundoko denborarekin. Harriarekin, giza proban, aizkoran, txinga eroaten eta korrikan aritu ziren parte hartzaileak. 

Bestetik, gizonezkoetan, Beñat Telleria urnietarra izan zen azkarrena, lanak 12 mintu eta 14 segundoko denborarekin amaitu ostean. I. Gazte Mailako Euskal Pentatloia ere izan zen jokoan eta 16 urteko Jakes Iruretagoiena Izeta izan zen azkarrena, 12 minutu eta 55 segundoko denborarekin. Segundo gutxira izan zuen atzetik Jon Zaldua (13.17).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!