Xabier Apaolazak ezin izan du Master Kaiola txapelketan irabazi

Kronika - Erredakzioa 2024ko eka. 4a, 00:00

22-16 galdu zuen Amorebietan Dimako Txumuluxueta klubeko Xabier Rekalderen aurka.

 

Ostiralean Oiartzunen aurka 1-2 galdu eta gero, larunbatean Xabier Apaolazak ezin izan zuen, Amorebietan, Master Kaiolako txapela jantzi. Dimako Txumuluxueta klubeko Xabier Rekalderen aurka 22-16 galdu zuen, 22 urtez azpiko mailan. 

Master Kaiola lau t'erdian jokatzen da eta afizionatu mailan dagoen txapelketarik garrantzitsuenetakoa da. Apaolazak ongi hasi zuen finala eta lehendabiziko tantoetan Rekalde baino hobeto aritu zen, baina finala aurrera joan ahala jokoa aldatuz joan zen. Fisikoki hobeto amaitu zuen bizkaiatarrak eta garaipena merezimendu osoz lortu zuen. Hala ere, txapelketa bikaina osatu du hernaniarrak.

Azkenik, Ekhi Osesek finalerdietarako sailkapena lortu du Gipuzkoako lau t'erdiko txapelketan Oiarpeko Zelaiarain oiartzuarrari 22-7 irabazi eta gero.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!