'Sprint' bizia egingo du kulturak San Joan Jaiak hasi aurretik

Kronika - Erredakzioa 2024ko eka. 1a, 00:00

Iazko truke azokak sekulako arrakasta izan zuen.

Gaurtik hilabetea amaitu arte, jarduera ugari izango dira Hernanin eta Astigarragan, besteak beste, antzerkiak, literatur solasaldiak eta kontzertuak.

San Joan jaiak heldu aurretik ere izango dira ekintza ugari Hernanin eta batia Astigarragan ere. Gaurtik hasiko dira jarduerak bi herrietan; Hernaniren kasuan, gaur Errapia Festak emango dio hasiera hileko kultur agendari, goizeko 11:00etatik arratsaldeko 19:00etara bitartean.  Eta festaz gain, etxeko txikiek animaliak marrazteko tailerrean trebatzeko aukera izango dute, goizeko 11:00etatik aurrera, Biterin. Astigartarrek, bere aldetik, truke azoka izango dute gaur Joseba Barandiaran plazan, goizean zehar; eta arratsaldean, berriz, 'Gizon gosetuak' antzerkiaren estreinaldiaz gozatzeko aukera izango dute. 

Iganderako, hernaniarrek Gipuzkoako bertsolariekin dute hitzordua, izan ere, Gipuzkoa Bertsotan sailkapen faseko saioa izango da Biterin. Arratsaldeko 17:00etan hasiko da, eta ondorengoak izango dira kantatuko duten bertsolariak: Aitor Zubikarai, Antton Aizpurua, Maddi Aiestaran, Maialen Akizu, Urko Egaña eta Uxue Fernandez. 

Asteburua amaituta, asteartean, Brigada Promods tailerra eskainiko du Agua de coco elkarteak Erriberan, eta bigarren saio bat ere izango da, ekainaren 11ean. Hernaniarren kasuan, garagardo azokak hartuko du protagonismoa ekainaren 6tik 9ra bitartean. 

Literaturarekin lotutako zenbait jarduera ere egingo dituzte ekainean zehar. Horietako bat izango da hilaren 4ean, Jon Alonsoren 'Amaiur bat urtero'  liburuari buruzko solasaldia eskainiko du Ane Mayozek, liburutegian. Hurrengo egunean, berriz, 'Ipuin askeak kanpoan' ipuina kontatuko du Lur Kortak liburutegia eta bertaratzeko gonbidapenak eskuratu behar dira. Hauek eskuragai jarriko dira ekainaren 3an, goizeko 10:00etatik aurrera. Alaine Agirrek 'Koaderno zuri' liburuaz jardungo du ekainaren 11n, arratsaldeko 18:30etatik aurrera, liburutegian. Egun berdinerako, Astigarragan ere irakurketa kluba antolatu dute, arratsaldeko 19:30etan, Erriberan. Isabel Etxeberriak gidatutako saioa izango da eta Eneko Bidegain idazlea ere bertan egongo da. Eta literatur solasaldiei amaiera emateko ekainaren 19an, Noelia Lorenzoren 'Blanco inmaculado' liburuaz solastuko da Slawka Grabowska, liburutegian. 

 

Kurtso amaierako kontzertuak

Musikak garrantzia izango du ekainean, izan ere, Hernaniko eta Astigarragako musika eskolako ikasleek ikasturte amaierako kontzertuak eskainiko dituzte. Norberto  Almandoz Musika eskolako estilo modernoko lau talde ekainaren 7an igoko dira Emakumeon Plazako oholtzara, arratsaldeko 16:00etan. Eta hernaniarren kasuan, ekainaren 12an, trikitia eta hainbat joeratako taldeen txanda izango da Biterin; ekainaren 13an, piano kontzertua eskainiko dute Oronan; ekainaren 17an, biolina, txeloa, gitarra eta alboka saioa entzuteko aukera izango da Biterin; 18an, txalaparta, alboka eta abesbatza eta 19an, akordeoi kontzertuak izango dira, Biterin.

 

Astigarragako agenda

1 Truke azoka: Arropa eta liburuak. Joseba Barandiaran plazan. 11:30etatik 14:00etara.

1 'Gizon gosetuak' antzerkiaren estreinaldia. Erriberan Sustrai teatroaren eskutik. 20:00etan.

4-11 Brigada Promods tailerrak. Erriberan. 17:00etatik 18:30etara.

5 Ipuin askeak ipuin kontaketa. Liburutegian. 17:00etatik 18:00etara (bi saio ezberdin). Gonbidapenak ekainaren 3an 10:00etatik aurrera liburutegian edo Udalaren webgunean. 

6-8/13-14 Kulturarteko dantza zikloa emakumeentzat. Sevillanak eta euskal dantzak. Joseba Barandiaran plazan. 17:30etatik 19:00etara. Izenematea emakumeonetxea.astigarraga@gmail.com helbidean.

7 Neo, K.A, Eira eta CDmontre musika. Emakumeon Plazan. 16:00etan.

8 Herri eskolako ikasturte amaierako jaia. Foru Plazan, Txomiñinean eta ikastolako atarian. 09:00etatik 19:30etara.

8 Clown jardunaldia, Esther Carrizoren eskutik. Erriberan. Izenematea 677 934 352 telefonoan edota cristina.zaldua@kibai.es-en.

8 Puntu eta kitto topaketa. Kontxa Etxeberria plazan. 11:00etatik 13:00etara. 

11 Ikasturteko artelanen erakusketa. Erriberan. 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etataik 20:00etara. 

11 Irakurketa kluba: Eneko Bidegainen 'Bichta éder', Erriberan. 19:30etan. 

13 'La estella' antzerkia. Erriberan. 18:30etan. ONCEko kideez osatutako antzerki taldea.

14 Oihal poltsa tailerra. Erriberan. 17:00etan. Izen-ematea, Erriberako harreran.

14 Porrotxen Pagoa Landatzea. Kontxa Etxeberria plazan eta Andre Gobadarien parkean. 17:00etan.

14 'Fidel izan beharraz' Zurriola antzerki eskolaren eskutik. Erriberan, 20:00etan. 

15 Musika eguna. Kontxa Etxeberria plazan. 12:00etan. 

15 Tortiela elkartasun jarduera. Emakumeon Plazan. 8:30etan Maratoia; 10:00etan tortilla lehiaketa; 14:30etan paella solidarioa; eta 17:00etan DJ-a.

16 'Artilusio, Gretaren makina', Markeliñe konpainiaren eskutik. Kontxa Etxeberria plazan. 17.00etan. 

21 Zinegoak. Erriberan. 20:00etan. 

23 San Joan bezpera. Foru Plazan. 19:00etan San joan zortzikoa; 22:30etan San Joan Su; eta 23:00etan, Zezen Suzkoa. 

24 Madagaskarko argazkien erakusketa. Erriberan. 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Ekainaren 28ra arte egongo da ikusgai erakusketa. 

24 Literatur solasaldia: 'La familia'. Erriberan 19:30etan. 

27 Zarata audiogida. Erriberan. 16:00etatik 19:00etara. 

29 Esnatu naiz kabareta antzerkia. Erriberan. 20:00etan.

Hernaniko agenda

1 Errapia Festa, Zikuñagako Zikuzulo artelekuan. 11:00etatik 19:00etara. 

1 Animaliak marrazteko tailerra. 11:00etatik 12:30etara, Biterin. 6 urtetik gorakoentzat.

1-21 Biteriko tailerretako lanen erakusketa, Biterin.

2 Gipuzkoa Bertsotan sailkapen faseko saioa, 17:00etan Biterin. Bertsolariak: Aitor Zubikarai, Antton Aizpurua, Maddi Aiestaran, Maialen Akizu, Urko Egaña eta Uxue Fernandez. Gai-jartzailea: Maddi Labaka. Sarrerak, 'bertsosarrerak.eus' atarian.

4 Literatur solasaldia, euskeraz: 'Amaiur bat urtero', Jon Alonso. 19:00etan Udal Liburutegian, Ane Mayozek gidatuta.

5 Biteriko dantza garaikideko eta antzerkiko ikasleen kurtso bukaerako emanaldia, 19:30etan Biterin.

6-9 Garagardo Azoka, Atsegindegin. Hernaniko Errugbi Elkarteak antolatuta.

7 Esne Beltzaren kontzertua, 23:30etan Ereñotzuko frontoian. Olak Auzo Elkarteak antolatuta.

8-9 Osiñagako Jaiak

8 Udaberriko kontzertua, Goiz Eguzki abesbatzak. 19:00etan, Goiz Eguzkiko parkean.

8 Kalez Kale Kantari, 12:00etan Plaza Berritik abiatuta.

8 Erromeria, San Joan Konpartsak antolatuta.

9 Kultur Bira: Bidasoako erraldoi eta buruhaundien konpartsa, eguerdian, Karabel auzoan. Belkara auzo elkarteak antolatuta.

11 Emakumeen Euskal Literatura Mintegia: 'Koaderno zuri', Arantxa Iturbe. Alaine Agirrek gidatuta, 18:30etan Udal Liburutegian.

12-20 'Hernani Musika Eskolako ikasturte amaierako kontzertuak, Biterin: 12an trikitia eta hainbat joeratako taldeak; 13an pianoko ikasleak (Orona Ideon); 17an biolina, txeloa, gitarra eta alboka; 18an txalaparta, alboka eta abesbatza; 19an akordeoia; eta 20an saxoa, tronpeta, zeharkako xirula eta klarinetea.

13 Zinekluba: Kimuak. Film laburren saio berezia: 'Quebrantos' (Maria Elorza eta Koldo Almandoz, 2020), 'For the good times' (Andres Daniel Sainz, 2017), 'Ximinoa' (Itziar Leemans, 2023) eta 'Irrits' (Maider Oleaga, 2022). 19:00etan, Biterin. Sarrera: 3 euro.

13-16 Ereñotzuko San Antonio Jaiak

14 Eltzekada Antziola auzoan: mural pintaketa, omenaldi komunitarioa eta mokadua. 18:00etan. Eltzekoa talde herritarrak eta Auzozaintza sareak antolatuta.

14 Doinu Zale musika eskolaren kontzertua, 18:00etan Biterin.

14 XXIV. Preludio Txikia, 19:00etan Plazan (euria eginez gero, Atsegindegin).

15 San Joan Jaietako XXIX. Preludioa, 22:30etan Plazan (euria eginez gero, Atsegindegin).

19 'Hernani' Urtekariaren aurkezpena, 18:30etan udaletxeko areto nagusian.

19 Literatur solasaldia, gazteleraz: 'Blanco inmaculado', Noelia Lorenzo Pino. 19:00etan Udal Liburutegian, Slawka Grabowskak gidatuta.

23-27 San Joan Jaiak

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!