Buruntzaldeko aurtengo 'bitxia', Lasarte-Oriako Dulce Tentación

Kronika - Erredakzioa 2024ko eka. 1a, 00:00

Zuzeu, Helmet House eta Ekilurreko ordezkariak, sari banaketan.

Eibarko Helmet Housek jaso du Gipuzkoako Merkataritza Enpresen 2024ko sari nagusia.

 

Aurreko astean banatu zituzten Gipuzkoako Merkataritza Enpresen Sariak, eta aurtengoan Eibarko Helmet Housek eskuratu du sari nagusia. Ingurumenarekiko jasangarria den enpresarena, berriz, Tolosako Zuzeuk jaso du, eta Retail Euskal Eskola Saria Antzuolako Ekilur parafarmazia eta belardendak.

Horiez gain, ohi bezala, 10 Bitxiak izendatu dituzte, eskualde bakoitzeko bana, herritarrek bozkatuta. Eta aurtengoan, Buruntzaldekoa ez da izan Urumea bailarako komertzio bat: Lasarte-Oriako Dulce Tentación goxokidenda saritu dute. Oarsoaldean Errenteriako Gazta-Teka Larraitz izendatu dute 'bitxia', eta Donostian Garrarte, besteak beste.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!