Lehenengo garaipena, Loitegi-Barrenetxeak

Kronika - Erredakzioa 2024ko mai. 28a, 00:00

Segurola-Larrañaga gainditu zituzten. Ansa-Zubirik galdu egin zuten Ezkurra-Azpirozen aurka hirugarren jardunaldian.

Sagardoaren Txapelketako hirugarren jardunaldiaren hasieran, Loitegi-Barrenetxea IV.a (Oialume Zar) eta Ezkurra II.a-Azpiroz (Alorrenea) bikoteek garaipen garrantzitsuak lortu zituzten.

Jaialdiko bigarren partiduan, Loitegi eta Barrenetxeak 1-2 (12-15, 15-14 eta 6-8) lortu zuten garaipena Segurola eta Larrañagaren (Petritegi) aurka. Garaipen honekin Loitegik eta Barrenetxeak arnasa hartu dute sailkapenean eta finalerdietara sailkatzeko aukera guztiak mantentzen dituzte. Orain lau puntu dituzte, hiru puntu lortuta. Txapelketako bigarren partiduan Ezkurrak eta Azpirozek 0-2 (10-15, 13-15) irabazi zieten Ansari eta Zubiriri (Bereziartua).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!