Hernaniko mutilak, kopatik kanporatuak

Kronika - Erredakzioa 2024ko mai. 28a, 00:00

Gipuzkoako finalerdietan Soraluceren aurka galdu zuten 35-31. 

 

Hernaniko senior mutilek Gipuzkoako Deba Kopako finalerdian galdu zuten, Soraluceren aurka, 35-31.  Finala Urnietak eta Soralucek jokatuko dute. Hernaniko mutil jubenilak bigarren geratu dira Aldaola Kopan, Leizaranen kontra 19-43 galduta.

 

Mundarroko neska jubenilak ere finalerdia galdu, Hernaniko kadete neskak bezala

Kopako beste bi finalerdi ere jokatu zituzten bailarako taldeek. Mundarroko neska jubenilek, Deba Kopan, 26-30 galdu zuten Elgoibarren aurka. Hernaniko neska kadeteek ere zorte bera izan zuten Urumea Kopan. 24-18 galdu zuten Zarautzen aurka.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!