Euskadikoa ere irabazi du Martxeli Kanflankak

Kronika - Erredakzioa 2024ko mai. 28a, 00:00

Jose Antonio Calvo eta Martxeli Kanflanka, Euskadiko txapeldunak tokan.

Gipuzkoakoan bezalaxe, Euskadiko Txapelketan nagusi izan da ereñotzuarra tokan, Rosa Santosen aurretik.

Euskadiko Toka Txapelketa jokatu zen igandean, Donostiako Altza auzoan; eta astebete lehenago lortutakoa errepikatu zuen Martxeli Kanflanka ereñotzuarrak. Onena izan zen emakumezkoetan, eta Euskadiko txapela gehitu zion, Gipuzkoakoan lortutakoari.

Zazpi bider entzun zen burni hotsa, ereñotzuarraren tiraldietan, eta bi gutxiago jo zituzten hurrengo biek: Rosa Santos astigartarra izan zen bigarren, eta Nekane Etxeberria hirugarren.

Gizonezkoetan, berriz, Jose Antonio Calvo urretxuarra izan zen onena, 18 aldiz burnia jota, alde nabarmenarekin. Laugarren sailkatu zen Leandro Miner ereñotzuarra, 14rekin, Ino Ugartebururen (15) eta Antonio Amundarainen (14) atzetik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!