Aranoko eta Goizuetako gaztetxoentzat, egun polita antolatu du Guraso Elkarteak gaurko. Bi herriak lotuz mendi ibilaldia egingo dute aurrena, eta elkarrekin festa ondoren Aranon. Goizeko 10:00etan abiatuko dira, goizuetarrak plazatik eta aranoarrak frontoitik; eta bidean eginen dute topo. Hamaiketakoa elkarrekin egin, eta Aranora joanen dira, bertan jarraituko baitu eguneko egitarauak: bazkaria eginen dute elkartean, eta jokoak arratsaldean; sorpresaren bat ere izanen da tartean. Festa bukatuta, goizuetarrak 19:00etan bueltatuko dira herrira, autobusean. Parte hartzeko, aldez aurretik eman behar zen izena.