Audifonoen eta memoriaren arteko lotura: entzumen-ongizatea eta ongizate kognitiboa optimizatzen

Kronika - Erredakzioa 2024ko maiatzaren 25a

Osasunaren sare korapilatsu­an, entzumenaren eta memoriaren artean lotura nabarmena dago. Ikerketen arabera, entzumen narriatu batek eragin esanguratsua du funtzio kognitiboan; memorian batik bat. Hemen sartzen dira jokoan audifonoak, ez bakarrik entzumena hobetzeko tresna gisa, baita gure funtzio kognitiboa eta memoria hobetzeko lanabes modura ere.

Tratatu gabeko entzumen-galerak garuna gainkarga dezake. Etengabeko ahalegin horrek eragin negatiboa izan dezake memorian eta beste funtzio kongnitibo batzuetan. Hala ere, entzumena berrezartzeko audifonoak erabiltzean, karga kognitibo hori murriztu egiten da, baliabide mentalak beste zeregin batzuetarako askatuz.

Audifonoen eta memoriaren arteko lotura are gehiago indartzen da soinuak kodetzeko eta informazioa berreskuratzeko prozesuan. Audifonoek emandako entzumen-ingurune aberastuak informazioaren atxikipena eta oroitzapena hobetu dezake, epe luzera osasun kognitibo hobea mantentzea ahalbidetuz.

Gainera, elkarrizketetan eta jarduera sozialetan parte-hartze aktiboa izateak adimena estimulatzen du, eta buru bizkorragoa eta harkorragoa izatea sustatzen du. Interakzio sozial hori lotuta dago etorkizunean narriadura kognitiboa eta dementzia izateko arriskua murriztearekin.

Laburbilduz, audifonoen eta memoriaren arteko erlazioa sakona eta alderdi anitzekoa da. Entzumena hobetzeak eta tratatu gabeko entzumen-galerarekin lotutako karga kognitiboa murrizteak, entzumen osasuna babesteaz gain, memoria garbia eta osasuntsua zaintzen eta sustatzen du, gure bizi kalitatea hobetuz.

 

EZAGUTU NOLA LAGUN ZAITZAKEGUN AUDITEKEN

 

AUDITEK

ELKANO KALEA, 35  - HERNANI / 943 38 69 62 / www.auditekcentroauditivo.com

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!