Euskadiko Toka Txapelketa jokatuko dute bihar Altzan

Kronika - Erredakzioa 2024ko mai. 25a, 00:00

Igande honetan jokatuko dute Euskadiko Txapelketa, eta bailarako jokalariak izango dira bertan. 

 

Bailarako toka jokalariek zita garrantzitsua izango dute bihar, goizez zein arratsaldez, Altzako bolatokian. Euskadiko Toka Txapelketa jokatuko dute bertan, goizeko 09:00etan hasita.

Bailarako jokalari ugari arituko dira bertan, eta jardunaldi bakarrean erabakiko da zein den Euskadiko txapeldun berria.

Hurrengo hitzordua ekainaren 15ean izango dute, Luiaondon, Euskadiko Bola Txapelketan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!