Kopako lehenengo partiduak, asteburuan

Kronika - Erredakzioa 2024ko mai. 25a, 00:00

Elgoibarren aurka jokatuko du Mundarrok.

Finalaurreko fasean arituko dira Hernaniko seniorrak, jubenilak eta kadeteak, baita Mundarroko jubenilak ere. 

Liga erregularrak amaituta, kopako azken faseari ekingo diote asteburu honetan bailarako zenbait eskubaloi taldek. Finalerdietako partiduak jokatuko dituzte oraingoan, final haundira iritsiko asmoarekin. 

Hernaniko gizonezkoen senior mailako taldeak Soraluzeren aurka jokatuko du, etxetik kanpo, gaur arratsaldeko 18:30etan. Mundarroko neska jubenilek, berriz, Elgoibarko Olaizaga kiroldegian jokatuko dute gaur, 16:00etatik aurrera; eta Hernaniko mutil jubenilak etxean arituko dira, Leizaranen aurka, 18:00etan hasita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!