Enaitz Goñi bigarren sailkatu da Irungo San Marcial sarian

Kronika - Erredakzioa 2024ko mai. 22a, 00:00

Enaitz Goñi, Irunen.

400 metro estilo librean irabazi zuen 689 punturekin. Asier Iguiñizen atzetik sailkatu zen.

 

Enaitz Goñi (Bidasoa) bigarren sailkatu zen igandean, San Marcial Igeriketa Sarian. 400 metro estilo librean lortutako 689 punturekin igo zen podiumeko bigarren postura. 4:00.24ko denbora egin zuen Azken Portu igerilekuan. Garailea Asier Iguiñiz taldekidea izan zen 725 punturekin 100 bizkar estiloko proban. Gainera Euskadiko errekorra egin zuen 53:79ko denborarekin, nahiz eta oraindik ez balioztatu. Hirugarren Unai Zubeldia sailkatu zen 682 punturekin.

Irungo igerilekuan Hernani Kirol Elkarteko hainbat igerilari aritu ziren, baita beste taldetan ere, Buruntzaldean eta Fortunan, igeri egiten duten hernaniarrak. 

 

Ordizian gazteenak

Hurrengo egunean Gipuzkoako Igelari Osoko txapelketa jokatu zen Ordizian, benjamin eta alebin mailetan. Bertan Fortuna taldeko Laia Lazkoz aritu zen igeri 50 tximeleta, eta bizkar, bular eta libre estiloetako 100 metrotan. Maren Goñik, gaixorik, ezin izan zuen parte hartu proba berdinetan.

 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!