VII. Txirrindagan sarian izan ziren txirrindulari gazteak protagonista

Kronika - Erredakzioa 2024ko mai. 22a, 00:00

Dozenaka infantil, alebin eta benjamin ziklistek hartu zuten parte Astigarragako lasterketan.

 

Astigarragan larunbatean Txirrindagan txirrindularitza sariko zazpigarren edizioa jokatu zen. Infantil, alebin eta benjamin mailetako ziklistak parte hartu zuten lasterketan, Donostialdea Bizikletan taldeak antolatuta. 

 

Unax Otegi zortzigarren, Anoetako proban

Junior mailan, Unax Otegi (Iruki) hernaniarrak zortzigarren postuan amaitu zuen Anoetako proban, garailearengandik 2:26ra. Unax Betelu taldekidea hirugarren izan zen eta beste lau Iruki-k ere amaitu zuten proba: Beñat Ilzarbe donostiarra 16garren izan zen, 3:46ra; Mattin Basurto donostiarra 20garren 4:01era, Aimar Capdequi astigartarra 26garren, 5:06ra: Beñat Igarategi donostiarra 33garren, 6:17ra. Sei taldekidek amaitu zuten, beraz, Anoetako proba, eta taldekako sailkapenean bigarren izan zen Iruki-Donostialdea Bizikletan, Ampo taldearen atzetik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!