Bete beteko asteburua izan da Hernaniko pelotarientzat

Kronika - Erredakzioa 2024ko mai. 21a, 00:00

Berezkoen Txapelketako finalerdietako protagonistak.

Herriartekoaren final zortzirenetako joanekoan, 3-0 irabazi dio Hernanik Azkoitiari.

 

Hernanik 3-0 irabazi zion pasa den ostiralean Azkoitiari, lepo bete zen Hernaniko Udal pelotalekuan. Kadeteetan Oses-Alberdik 22-12 irabazi zuten, jubeniletan Iturbe-
Azpeitiak 22-8 eta Apaolaza-Lizeagak 22-8. Final zortzirenetako joaneko partiduak jokatu zituzten eta hernaniarrek eskura dute final laurdenetarako pasea. Bueltako partiduak Azkoitian izango dira, datorren ostiralean, 22:00etan hasita.

 

Berezkoen Txapelketan, Arsuaga eta Zugastik jokatuko dute finala

Bestalde, infantil mailan, lau t'erdian, Oier Arsuaga eta Lier Zugasti pasa dira finalera, Berezkoen Txapelketan, larunbatean bi finalaurrekoak irabazita. Finala elkarren
aurka jokatuko dute Hernaniko bi pelotariek.

Aurten lehenengoz, Etxeberriko Pelota Txapelketa ere jokatuko da, auzoko festen barruan eta Hernaniko pelotari gazteenek jokatu dituzte partiduak ostiral, larunbat eta igandean. Hemendik aurrera, San Joan Txapelketako partiduak izango dituzte ekainaren 22ra arte.

 

Iker Salaberriak finalerdia galdu, Buruz Burukoan

Iker Larrazabalek 2024ko Buruz Buruko B Serieko finala jokatuko du Amurrion Iker Salaberriaren aurka 22-8 irabazita. Larrazabalek garaipen sendoa lortu zuen. Lehen tantoak oso parekatuak izan ziren. Goizuetarra aurretik hasi zen, 3-1 eta 5-2, baina Larrazabal hortik aurrera nagusi izan zen bere kolpearekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!