Asteburu honetan jokatu dira Gipuzkoako Bola eta Toka txapelketetako azken jardunaldiak, Lasarten. Bailarako bolariak bikain aritu ziren, eta txapel bana eskuratu zuten Martxeli Kanflanka ereñotzuarrak eta Rosa Santos hernaniarrak.
Toka Txapelketan nagusitu zen Kanflanka, txapa 8 aldiz jota. Atzetik geratu ziren Nekane Etxeberria (6), Naiara Peñagarikano (4) eta Elena Aldaz (3). Santos, ordea, Bola Txapelketan gailendu zen, 41 brilarekin. Bigarren postuan Nekane Etxeberria geratu zen (35 brila).
Gizonezkoen kategorian Bola Txapelketan iritsi ziren emaitzarik onenak. Ibon Miner ereñotzuarra, 33 brila botata, hirugarren postuan geratu zen; Aner Miner ereñotzuarra, berriz, laugarren, 32 brilarekin.
Toka Txapelketan bosgarren geratu zen Ibon Miner.