Goizueta eta Arano lotuz, umeentzako mendi irteera eginen dute larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2024ko mai. 20a, 00:00

Paraje ederretan barrena eginen dute irteera, Goizueta eta Arano artean.

Goizeko 10:00etan abiatuko dira bi herrietatik, eta bidean elkartu. Ondoren, festa izanen da Aranon.

Ekimen polita prestatu du Guraso Elkarteak Goizuetan eta Aranon, datorren larunbaterako. Bi herriak lotuz, umeentzako mendi irteera eta festa eginen dute.

Goizeko 10:00etan hasiko da egun osoko plana, ordu horretan abiatuko baitira bi herrietatik, mendi irteera egiteko: goizuetarrak plazatik, eta aranoarrak frontoitik. Bide erdian elkartuko dira bi herrietako haurrak, eta hamaiketakoa eginen dute orduan. Handik, Aranorako bidea osatuko dute elkarrekin, eta bertan jarraituko du festak. Eguerdiko 14:00etan, makarroiak eta xolomoa bazkalduko dituzte elkartean. Arratsaldeko 16:00etan, berriz, jokoen txanda izanen da, eta sorpresa bat prestatu dute 17:30etarako.

19:00etan emanen diote bukaera festari, eta ordu horretan abiatuko da autobusa Aranotik, Goizuetara bueltatzeko. Autobusean 25 haurrentzat dago tokia, eta hortik aurrera apuntatzen diren umeen kasuan, haien gurasoek arduratu beharko dute 19:00etan Aranon jasotzeaz.

Bazkariaren prezioa 8 eurokoa izanen da, eta autobusarena 2 eurokoa. Asteazkenera arte eman daiteke izena, Goizuetako Estankoan. 

Biderako, norberak eraman beharko du hamaiketakoa eta ura. Eta irteeran parte hartu nahi duten gurasoek, beraien bazkariaz eta Goizuetarako itzuleraz ere arduratu beharko dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!