Giro ederrean ospatu zuten San Isidro eguna, Hernanin eta Astigarragan

Kronika - Erredakzioa 2024ko mai. 18a, 00:00

Ikusgarria izan zen IpiƱarrietaren eta Aranbarriren idien arteko dema.

Astigarragako Elione eta Hernaniko Arkaizpe baserrietako familiak omendu dituzte aurtengoan.

Eguraldiak lagundu ez zuen arren, giro ederrean ospatu zuten asteazkenean Baserritarren Eguna bailarako txokoetan.

Urteroko legez, jende ugari elkartu zen Astigarragako Foru plazan, Ipiñarrietaren eta Aranbarriren plazaratu gabeko idien dema ikusteko. Azoka txiki bat ere jarri zuten bertan, eta Egaña eta Lizaso bertsolariek girotu zuten plaza. Ondoren, bazkalostean, Elione baserriari eman zioten 'Beserri bizia' oroigarria, «bertako familiak egindako ahaleginak aitortzeko eta esker ona adierazteko».

Hernanin Arkaizpe baserriko Joxe Luix Mercader izan zen omendua. Hiru seme alabek inguratuta jaso zuen Udalaren oroigarria, eta momentu hunkigarriak sortu ziren Udaletxeko arkupeetan. Ekitaldian Libe Goenaga eta Andoni Mujika 'Anatx' bertsolariek abestu zuten, eta ondoren herri kirol erakustaldia egin zuten Udane Ostolazak, Maika Ariztegik eta Oihana Fernandez de Barrenak.

 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!