Argazki artxiboa haunditzeko, herritarren argazkiak lagungarri

Kronika - Erredakzioa 2024ko mai. 17a, 00:00

Bidali argazkiak 'kronika@kronika.eus' helbidera.

Argazki artxiboa haunditzeko ahaleginetan dabil Kronika, eta beraz, argazki zaletasuna duen orori argazkiak bidaltzeko eskaera luzatu nahi dizuegu. Gure asmoa da Urumea bailarako txoko ezberdinetara heltzea, eta horretarako herritarren argazkiak oso lagungarriak izango zaizkigu; eta gaur egungo mugikorrekin, edonork atera ditzake! Izan daitezke herriko festetako argazkiak, bailaran burututako ekitaldiren batenak... Argazkiak bidali kronika@kronika.eus helbidera, norberaren datuekin (izen-abizenak) izan ere, argazkiak erabiltzean iturria zein den jarriko dugu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!