Errigorako produktuen banaketa bihar, Hernanin eta Astigarragan

Kronika - Erredakzioa 2024ko mai. 16a, 18:40

Hernanialdeko AEK-k  bihar egingo  du Errigorako produktuen banaketa. Hernanin, Gudarien plazan egingo dute banaketa, goizeko 10:30etatik arratsaldeko 19:00etara. Astigarragan, berriz, Ezpela belar-dendan egingo dute, goizeko 10:30etatik eguerdiko 13:30etara, eta arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara. Amaitzeko ondorengoa jakinarazi du  Hernanialdeko AEK-k: «bertaratu ezin duen herritarrak bidali dezala norbait eskariak jasotzera».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!