Hernanik Azkoitiaren aurka jokatuko ditu Herri Artekoko final zortzirenak gaur, kiroldegian

Kronika - Erredakzioa 2024ko mai. 17a, 00:00

Xuban Iturbe eta Oier Azpeitia bikoteak jokatuko du gaur.

Hernaniko ondorengo bikoteek jokatuko dituzte gaur joaneko partiduak: Ehki Osesek eta Manex Alberdik; Xuban Iturbek eta Oier Azpeitiak; eta Xabier Apaolaza eta Markel Lizeagak. 

Martxa hartuta du Gipuzkoako Herriarteko Txapelketak, eta jardunaldi honetan, Hernaniko pelotariek eskuz final-zortzirenei ekingo diete. Izan ere, pasa den ostiralean, Hernanik 2-1 irabazi zion Astigarragako taldeari, kadeteek eta jubenilek irabazita, eta nagusiek galduta. Beraz, gaur arratsaldeko 19:30etan, Hernanik Azkoitia izango du aurrez aurre, joaneko hiru partiduetan. Bueltako partiduak bi aste barru izango dira Azkoitian.

Ekhi Osesek eta Manex Alberdi kadeteekin hasiko dira gaurko joaneko partiduak: segidan, jubenilen txanda izango da eta Xuban Iturbek, Oier Azpeitiarekin batera jokatuko du. Eta amaitzeko, nagusietan Xabier Apaolazak eta Markel Lizeagak osatuko dute azken partiduko bikotea. 

Bestalde, pelotari gehienak jokatzen ari diren Udaberri Txapelketan, Hernaniko hainbat pelotarik egin dute aurrera kategoria desberdinetan. Datorren astetik aurrera hasiko dira bigarren faseko partiduak, hain zuzen.
Trinketean berriz, Espainiako Txapelketan, Unax Manterola eta Iñigo Labakak irabazi egin zuten lehen kanporaketa Larrabideko frontoian. Eta igande honetan, goizeko 10:30etan jokatuko dute, Beti Onaken aurka, Mendilorrin.

 

Salaberriak semifinala, gaur

Buruz buruzko promozio mailako txapelketan, semifinala jokatuko du gaur Iker Salaberria aurrelari goizuetarrak, Larrazabalen aurka. Gaueko 21:00etan hasiko da norgehiagoka Amurrion eta ETBn, ikusgai izango da partidua zuzenean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!