Barrenetxea eta Zubiri aurrez aurre, gaurko jaialdian

Kronika - Erredakzioa 2024ko mai. 16a, 00:15

Gaur jokatuko da Sagardoaren Txapelketako hirugarren jardunaldia, 17:30etan hasita Galarretan. Torneoko bi partidu jokatuko dira, eta horietako batean, aurrez aurre izango dira Endika Barrenetxea hernaniarra eta Aritz Zubiri goizuetarra. Urnietar bana izango dute bikotekide: Julen Loitegi Barrenetxeak, eta Imanol Ansa Zubirik. Aurretik, txapelketako beste partiduan, Ezkurra II-Azpiroz eta Aldabe-Juanenea ariko dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!