Literatur solasaldi bana izango da gaur arratsaldean, Hernanin eta Astigarragan. Biteri kultur etxean, hileroko saioa egingo du Emakumeen Euskal Literatura Mintegiak, 18:30etan, Alaine Agirrek gidatuta. Oraingoan, Ana Malagon idazlearen Lasai, ez da ezer gertatzen liburuaz ariko dira solasean.
Erribera kulturgunean, berriz, Irakurketa Klubaren saioa izango da gaurkoan, arratsaldeko 19:30etatik aurrera. Arantxa Urretabizkaiaren nobela berriena da hizpide hartuko dutena: Azken etxea. Isabel Etxeberriak gidatuko du solasaldia, eta ohi bezala, doakoa eta irekia izango da partehartzea.