Mendi lasterketen Euskadiko Txapelketan bailarakoak, Kanpezun

Kronika - Erredakzioa 2024ko mai. 11a, 00:00

Xabat Pagola, joan den urteko Ereñotzuko Mendi Lasterketan.

Bihar goizean jokatuko da Araban, 26,5 kilometroko ibilbidearekin, goizeko 09:00etan hasita.

Bihar goizean jokatuko da, Arabako Kanpezu herrian, mendi lasterketen Euskadiko Txapelketa. Kanpezu-Ioar probaren baitan izango da jokoan txapelketa, eta 26,5 kilometroko ibilbidea osatuko dute partehartzaileek, goizeko 09:00etan abiatuta.

Horrez gain, lasterketa laburrago bat ere izango da, 13,5 kilometroko ibilbidearekin.

Denboraldi osoan maila paregabea erakutsita, Kanpezun ariko dira Urumea bailarako hainbat korrikalari. Agerre taldeak, esaterako, jakinarazi du bertan izango direla Xabat Pagola ereñotzuarra, eta Anartz Artola, Jon Ander Olazabal, Ander Amonarriz, Jon Murua, Xabat Alonso, Aitor Urruzola eta Gorka Lopez de Arregi hernaniarrak. Taldeko beste zenbait kide ere izango dira, Ainhoa Arruti urnietarra tartean.

Bailaratik gertuago, Gipuzko­an izango da beste lasterketa bat gaur: Segura-Zerain Mendi Las­ter­keta, 15:30etan hasita, 24 eta 15 kilometroko bi ibilbiderekin.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!