Gaur arratsaldean erabakiko da Hernaniren eta Astigarragaren arteko kanporaketa, Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2024ko mai. 10a, 00:00

Josu Altunak eta Xabier Salaberriak osatuko dute Hernaniren bikote nagusia.

Joaneko jardunaldian Hernaniko pelotariek irabazi zituzten hiru partiduak, eta abantaila haundiarekin jokatuko dituzte gaurkoak. Jaialdia arratsaldeko 19:30etan hasiko da. 

Gaur arratsaldean jokatuko dituzte Hernaniko eta Astigarragako pelotariek Herriarteko Txapelketako final hamaseirenetako itzuliko partiduak. Arratsaldeko 19:30etan hasiko da jaialdia, eta hernaniarrak abantaila haundiarekin arituko dira gaurko hiru norgehiagoketan. Izan ere, emaitza paregabea eskuratu zuten joaneko jardunaldian; jokatutako hiru partiduak irabazi zituzten Txomiñenen, eta Astigarragako pelotarientzat oso zaila izango da kanporaketa iraultzea.  

Ondorengoak izango dira gaurko partiduak: kadeteetan Amets Makatzaga eta Manex Alberdi (Hernani) Enaitz Isastiren eta Oier Galarragaren (Astigarraga) aurka arituko dira; jubeniletan Xuban Iturbek eta Oier Azpeitiak osatuko dute Hernaniko bikotea, eta Aimar Zabalak eta Xuban Goñik Astigarragakoa; eta nagusien mailan Xabier Salaberriak eta Josu Altunak (Hernani) Aimar Mujikaren eta Oier Gurutzealderen (Astigarraga) kontra jokatuko dute.

Giro ederra espero da Hernaniko frontoian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!