Petritegik eta Alorreneak garaipena, Sagardoaren Txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2024ko mai. 7a, 00:00

Lehenengo jardunaldian, Ezkurra II-Azpiroz bikoteak 15-10, 3-15 eta 5-8 irabazi dituzte Urriza-Martirenari (Aburuza). Segurola-Larrañagak 15-12 eta 15-14 gainditu dituzte Aldabe-Juanenea (Gurutzeta).

Sagardoaren Txapelketan lehen jardunaldia jokatu zen ostegunean Galarretan eta, Ezkurra II-Azpiroz eta Segurola-Larrañagaren garaipenekin hasi zen. Torneoko lehen partiduan Alorreneako bikoteak (Ezkurra II-Azpiroz), Aburuza sagardotegiko Urriza eta Martirena bikoteari 1-2 irabazi zioten (15-10, 3-15 eta 5-8). Bigarrenean markagailua 2-0 izan zen (15-12 eta 15-14), Petritegiko Segurola-Larrañagaren alde, Gurutzetako Aldabe-Juanenearen aurka. Beraz, Segurolak eta Larrañagak lau puntu lortu zituzten, Ezkurra II-Azpirozek hiru puntu, Urriza-Martirenak puntu bakarra eta Aldabe-Juaneneak ez zuten punturik lortu.

Lehenengo partiduak gorabehera asko izan zituen, eta sendotasuna falta izan zitzaion, batez ere bikote gorriaren aldetik. Urriza ondo aritu zen lehen setean eta azkenekoan, baina bigarrenean Ezkurra eta Azpiroz jaun eta jabe izan ziren. Azken setean indarrak berdindu ziren berriro, baina azkenean Ezkurra II.a eta Azpiroz sendoagoak izan ziren. 
Bigarren partidua, markagailua gorabehera, maila haundiagokoa izan zen eta lau pelotariak oso ongi aritu ziren. Hori bai, norbait nabarmendu behar bada, hori Segurola da, zalantzarik gabe. Aurrelari gorriak erremate eta era guztietako tantoen erakustaldia eman zuen. 

Lehenengo seta 15-12 irabazi zuten gorriek, bigarren setean urdinak 10-14 irabazten ari ziren, baina hor Segurolak bere maila bikaina agerian utzi zuen. Tantoak bukatzen hasi zen, emaitza irauli eta 15-14ko emaitzarekin garaipena lortuz.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!