2024ko tendentziak, ile-orrazkeretan

Kronika - Erredakzioa 2024ko mai. 4a, 00:00

Maiekon eta AM ile-apaindegiek, gomendio ederrak emango dizkizuete, tendentzian dauden ile-orrazkerei buruz.

Uda ate joka dugunez, ondorengo lerroetan, 2024rako tendentzian dauden orrazkerak eta gomendioak izango dituzue irakurgai. Gainera, bailaran baditugu estetikan adituak diren ile-apaindegiak, tartean, Astigarragako Maieko eta Hernaniko AM ile-apaindegiak: «behar duzuen inspirazioa daukagu».

Uda dator eta ilea moztea pentsatu duzu, baina ez dakizu zein motatako kolorea, mozketa edota orrazkera doan ondoen zurekin? Aholkuak ematen adituak dira, Astigarragako Maieko eta Hernaniko AM ile-apaindegiak: «Behar duzuen inspirazioa daukagu». 

Aipatu moduan, udaberrian eta udan tendentzian dauden ile mozketak, eta joerak zerrendatuko ditugu ondorengo lerroetan. Zure aurpegiaren formaren (karratua, biribila, luzanga, obalatua) arabera ile mozketarik mesedegarriena aukeratu dezakezu, jarraian kontatuko ditugun ezaugarriak kontutan hartuta.

Hasteko, 2024garren urtean lehenengo postuan dagoen ile-mozketa melena desfilatua da. Eta askok galdetuko dute: nola da melena desfilatu bat? Ondo egindako desfilatu bat ezin hobeto integratzen da gainerako melenarekin, altuera-jauzirik eta markarik utzi gabe gure aurpegiaren inguruan. Zehaztasunez moztuak eta denak altuera berean, gure ilea biltzerakoan bi alde harmonikoak izan ditzagun. Melena desfilatuaren abantailen artean, bi dira azpimarragarriak: batetik, orrazteko erraztasuna eta bestetik, ilearen aurrealdeari bolumena ematen diona. Honako tendentzia hau, aurpegi guztietara egokitu daiteke, eta baita nahi den altuerara ere. 

Aurtengo udaberri eta udako tendentzien zerrendako bigarren postuan dago Retro melena erdia. Aditu askok baieztatu dute, ile-apaindegietan, azken urteetan gehien eskatu den ile mozketetako bat dela orrazkera hau. Aupergi forma guztiei egiten die mesede, batez ere, biribilduenei eta karratuenei, bisualki aurpegia luzatzen baitu.

2024ko tendentzien podiuma osatzeko, Clavicut Nirvana ile-mozketa daukagu, klabikularen altuerako melena, hain zuzen. Lepoa estilizatzeko ahalmen haundia duen look bat da, eta aurpegi forma guztiei egiten die mesede. Joera izan zen 2021garren urtean ere, baina berrituta itzuli da oraingoan: estetika lasaiagoarekin. 

Laugarren postuan dago 'mullet' ile-mozketa, edozein ekitaldirako egokia. 80garren hamarkadako tendentzia hau, edozein estilotara egokitzeko gai da. Orrazkera hau hobeto gelditzen da aurpegi biribiletan edota obalatuetan, inoiz ez luzeetan, edota oso zorrotzetan. Ez doa ondo ile kizkurrentzat. 

Midi ilea da bosgarren postuan kokatzen den tendentzia. Sorbaldaren altuerako ile-mozketa da, eta ile luze efektua du. Adituek diote, sekretua luzeera egokia aukeratzean dagoela, modernizatuko duen degradatu bat emateko. Gaur egun, bilatzen den modernotasunaren bila bazabiltza, eta tendentziei buruz gehiago jakin nahi baduzu,  gerturatu Maieko edota AM ile-apaindegietara eta haiek gomendatuko zaituzte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!