Gipuzkoako Bertsolari Txapelketara sailkatzeko Gipuzkoa Bertsotan faseak aurrera jarraitzen du. Gaur eta bihar artean lau saio jokatuko dira, eta horietako bitan izango dira bailarako ordezkariak. Gaur arratsaldean, 19:00etan hasita, Altzon abestuko du Iker Ormazabal Tturkok, eta bihar Orion arituko da Arnaitz Lasarte.