Mutil seniorrek garaipena, Takeren aurka

Kronika - Erredakzioa 2024ko api. 30a, 00:00

57-38ko garaipena lortu zuten mutilen senior taldeak, 2garren mailan. Mundarroko neska seniorrek ere sekulako garaipena lortu zuten Riojaren aurka: 47-60.

Mundarroko nesken talde nagusiak, Benta Berrin jokatu zuen igandean AZ Casa de La Rioja taldearen aurka eta talde moreak garaipen ederra lortu zuen: 47-60. Zortzigarren postuan doaz neskak 30 punturekin, eta Goizpen Grour BKE taldea dute aurretik, puntu bakarreko aldearekin.

Hernaniko mutilen bigarren mailako senior taldeak, etxean jokatu zuen Take aurkari hartuta, eta Hernani gailendu zen 57-38ko emaitzarekin. Hernaniko mutilen senior taldea bosgarren postuan doa une honetan, 19 punturekin. 

Mundarroko bigarren mailako mutil seniorrek ere garaipena lortu zuten, Easoren aurkako norgehiagoka irabazita (67-57). Eta hirugarren mailako seniorrek, berriz, ezin izan zuten Eibar menderatu (58-30).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!