3-1eko garaipena lortu dute Euskal Ligako neskek, etxean

Kronika - Erredakzioa 2024ko api. 30a, 00:00

Basauriko Kimuak taldea izan zuten aurkari asteburuan, neska berdeek.

Porrotik gabeko asteburua izan da bailarako talde nagusientzat; Euskal Ligako neskek eta Mutilen Ohorezko Erregionalek garaipena lortu dute; eta Mundarrok, berriz, berdinketa.

Etxeko berotasunean jokatu zuten Hernaniko Euskal Ligako neskek, Basauriko Kimuak taldearen aurka. Hernaniko neska berdeek 3-1eko garaipenarekin, 3 puntu lortu zituzten, sasoi onean iristeko denboraldi amaierara; izan ere, azken jardunaldietako emaitza ederrak izan dira: 10 jardunaldi daramatza galdu gabe eta horietatik bost partiduan lortu dute garaipena. Une honetan, seigarren postuan doaz Euskal Ligako neskak, 53 puntu pilatuta.

Mutilen Ohorezko Erregional mailako taldeak Eibarren aurka izan zuen norgehiagoka, eta helburuak bete zituzten Hernaniko berdek: 0-1ko garaipena lortuta. Lau jardunaldi besterik ez zaizkio geratzen Hernaniri denboraldia amaitzeko, eta hiru puntu lortuta, une honetan hamaikagarren postuan doaz, 38 punturekin.

Mundarroko mutilek ere, etxetik kanpo jokatu zuten, Lezoko Plazeta zelaian hain zuzen. Allerruren aurka neurtu zituzten indarrak moreek, eta 1-1eko berdinketan amaitu zen lehia. Hamabigarren postuan kokatzen dira une honetan Astigarragako mutilak, 33 punturekin. Ligari amaiera emateko datozen hiru jardunaldiak erabakiorrak izango dira. 

Erlazionatuak

Futbola: Hernani-Basauriko Kimuak

Kronika - Erredakzioa api 30 Hernani

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!