Astigarragako neska seniorren lehenengo mailako taldeak, Benta Berrin jokatuko du bihar, Casa de La Rioja taldearen aurka, eguerdiko 12:00etan. Hernaniko mutilen talde nagusia, berriz, etxean lehiatuko da eta Karlatz Take taldea izango du aurrez aurre, arratsaldeko 16:00etan kiroldegian. Mundarroko hirugarren mailako mutil seniorren taldeak, bere aldetik, Ipuruan dauka hitzordua bihar, goizeko 11:30etan, Eibarren aurka jokatzeko.