Zineaz gozatzeko aukera izango dute hernaniarrek eta astigartarrek asteburuan, bina pelikula eskainiko baitituzte Biterin eta Erriberan. Biterin, 'Dragoi-jagolea' jarriko dute haurrentzat, gaur eta bihar 16:45etan, eta baita maiatzaren 1ean ere, ordu berean. Helduentzat, berriz, 'El salto' filma izango da ikusgai: gaur 19:30etan eta 22:30etan, bihar 19:30etan, astelehenean 16:30etan eta 19:30etan, eta asteazkenean 19:30etan. Erriberan bihar jarriko dituzte bi filmak: haurrentzat, 'Igelen erresuma', 16:30etan hasita; eta helduentzat, 'Pájaros', 19:00etatik aurrera.