Lierni Zinkunegi bigarren, Leitzako Krosean

Kronika - Erredakzioa 2024ko api. 20a, 00:00

Ibai Alba hernaniarra, berriz,  hirugarren helmugaratu zen, 00:34:31 denborarekin.

Lau urteren ondoren, Leitzako kaleak betetzeko asmoarekin, joan den asteburuan jokatu zen Leitzako Herri Krosa. XLII. edizioa. Hiru kategoriatan banatu zuten lasterketa: batetik, benjaminen maila; bestetik, gazteen maila, eta azkenik, absoluta. Helduen mailan, 5 kilometroko lasterketan parte hartzeko aukera zegoen, edota 10 kilometrokoan, eta tartean ziren Urumea bailarako korrikalariak. 

Hirugarren amaitu zuen Ibai Alba hernaniarrak 00:34:31 denborarekin, absolutu mailan; eta Lierni Zinkunegi astigartarra, bigarren helmugaratu zen 00:42:43 denborarekin, maila berean. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!