Errenta aitorpena egiteko kanpaina dagoeneko hasita dago, eta aurten ere, Hernaniko Udalak eta UEMAk herritarrak animatu nahi dituzte Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasunarekiko betebeharrak euskeraz egitera.
Udalak jakinarazi du «errenta aitorpena euskeraz egitea oso erraza» dela eta modalitate guztietan aukeratu daitekeela euskeraz egitea: «Internet bidez, telefonoz, banketxean edo aholkularitzan. Maiz, ekonomia arloa euskeraz zailagoa denaren ustea gailentzen da eta aurreiritziak alde batera utzi eta arlo horretan ere normaltasunez euskaraz aritzeko deia luzatu nahi dugu».
Iazko datuak ere elkarbanatu ditu Hernaniko Udalak, eta jakinarazi du, iaz, hernaniarren %18a izan zela errenta aitorpena euskeraz egin zuena.
Eta horiei guztiei egindako hautua eskertu eta oraindik animatu ez direnei, «urratsa ematera animatzeko dei egiten diegu».
100 milako langa gainditu nahi da aitorpena euskeraz egiten dutenena
2024aren hasieran Gipuzkoan 92.173 herritarrek euskara aukeratuta daukate Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuarekin harremanetan (2020an 80.519 herritarrek) eta, 2024ko errenta kanpainari begira, departamentuaren helburua da 100.000 pertsona fisikok aukera hori egitera iristea. Beraz, euskara edozein unetan aukera daiteke Ogasunarekin harremanak izateko eta errenta aitorpena aurkeztean ere bai.