Iker Salaberriak garaipena behar du gaur Labriten, Eskirozen aurka

Kronika - Erredakzioa 2024ko api. 20a, 00:00

Biek, Serie B Buruz Burukoan, galdu egin zuten ligaxkako lehenengo partidua, eta galduz gero sailkapena ia ezinezkoa izango dute.

Iker Salaberriak gaur, 17:15etan, Labriten partidu erabakigarria jokatuko du, Eskirozen aurka, Buruz Burukoan Serie B txapelketan. Bi pelotariek galdu egin zuten finalaurdenetako ligaxkako lehenengo partidua, eta gaur irabaztea derrigorrezkoa izango da aukerekin jarraitu nahi badute. Galduz gero ia ezinezkoa izango dute finalerdietara sailkatzea. 

Salaberriak 22-21 galdu zuen lehenengo partidua Zubizarreta III.aren aurka, garaipena eskuetan izan eta gero. Eskirozek 22-15 galdu zuen Egiguren V.aren aurka. Lauko bi multzotan daude banatuak finalaurdenetako zortzi pelotariak eta finalerdietara sailkapeneko bi lehenengoak sailkatuko dira.

Jaialdi berdinean, hirugarren partiduan, Ekain Lizeagak binaka jokatuko du Larrazabalekin, Alberdi II.a eta Elizegiren aurka.

40 partidutik gora

C.D Hernaniko eta Mundarroko pelotariak guztira 40 partidutik gora jokatzen ari dira pasa etzitik bihar arte, jokatzen ari diren txapelketa ofizial eta pribatuetan. Nabarmentzekoak dira Grabni Torneoan jokatuko diren partiduak. Nafarroaren aurka arituko dira bailarako Markel Lizeaga, Unax Manterola, Jon Jara eta Aimar Zabala.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!