Etxean jokatuko bailarako mutilen bi futbol taldeek

Kronika - Erredakzioa 2024ko api. 20a, 00:00

Hernaniko mutil nagusiek gaur jokatuko dute, Oiartzunen aurka. Astigartarrek, Ostadar izango dute aurrez aurre, bihar.

Bailarako talde nagusietan, mutilen bi taldeek etxean jokatuko dute eta neskek, aldiz, etxetik kanpo. Hernaniko Ohorezko Erregional mutilen taldearen kasuan, gaur izango dute Oiartzunen aurkako norgehiagoka, arratsaldeko 15:30etan, Zubipen. Hernaniko mutil berdeak bolada txarra eteteko gogoz aterako dira zelaira, Oiartzun menperatzeko helburuarekin. Une honetan, hamaikagarren postuan doa Hernani, 34 punturekin, eta bederatzigarren postuan doaz oiartzuarrak. 

Mundarroko mutilek ere etxean jokatuko dute eta Ostadar izango dute aurkari. Moreek bihar dute hitzordua, arratsaldeko 16:00etan, eta partidu zaila izango dute, izan ere, liderraren aurka neurtu beharko dituzte indarrak. Hala ere, dena emateko intentzioz aterako dira zelaira. Mundarro, 29 puntu pilatuta, 12garren postuan doa sailkapen orokorrean.

Kanpoan dute zita garrantzitsua gaur Euskal Ligako neskek, Barakaldoko Pauldarrak taldearen aurka. Arratsaldeko 15:30etan hasiko da partidua. Barakaldoko Serralto zelaian, eta neska berdeek ez dute lehia xamurra izango, Pauldarrak hirugarren postuan baitoaz; nolanahi ere, neska berdeek badituzte garaipena lortzeko aukerak. 49 puntu pilatu ditu dagoeneko Hernanik, eta seigarren postuan doa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!