Garaipena lortu dute bailarako saskibaloi talde nagusi guztiek

Kronika - Erredakzioa 2024ko api. 16a, 00:00
Etxean sendo mantentzea lortu zuen Hernanik.

Asteburu borobila izan da Astigarragako eta Hernaniko talde nagusientzat. 

Emaitza bikainak lortu dituzte asteburuan bailarako saskibaloi talde nagusiek. Sasoiko itzuli dira lehiaketara oporralditik bueltan, eta jokatutako partidu guztietan lortu dute garaipena. 

Mundarroko neskek alde murritzagatik irabazi zuten Oiarsoren aurka, 53-55. Oso norgehiagoka berdindua izan zen, baina azken minutuetan presioari eusten jakin zuen Mundarrok, eta garaipen baliotsua eskuratu zuen.

Gizonezkoetan, Mundarroko Gipuzkoako 1go mailako taldeak 66-72 irabazi zuen ostiralean, Azkuneren aurka. Asteburu honetan Saski Axular liderraren aurka jokatuko dute astigartarrek, berriro etxetik kanpo. 

Gipuzkoako 2. mailan ere bailarako bi taldeek lortu zuten garaipena. A-1 taldean 61-57 irabaztea lortu zuen Hernanik, Mondragonen aurka. Hiru porroteko bolada etetea lortu du taldeak, eta Bosteko Irauliren aurka jokatuko du asteburuan. Mundarroren kasuan, nagusitasunez irabazi zuen A-2 taldeko partidua, 81-57, Aloña Mendi taldearen kontra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!