Bi porrot eta berdinketa bat, bailarako futbol talde nagusiek

Kronika - Erredakzioa 2024ko api. 16a, 00:00
Etxetik kanpo jokatuko dute asteburu honetan hiru talde nagusiek.

Nesken Euskal Ligako taldeak lortu zuen berdinketa, etxetik kanpo, Ugaoren aurka: 2-2.

Asteburu kaxkarra izan da bailarako futbol talde nagusientzat. Etxetik kanpo jokatu zuten hiru taldeek, eta emakumezkoen Euskal Ligako taldea bakarrik itzuli zen puntu batekin etxera, Ugaoren aurka 2-2 berdinduta. Hernaniko Ohorezko Erregional mailako taldeak 4-2 galdu zuen Eibarren, eta Mundarrok 2-1 Urnietan. 

Denboraldi amaierara sasoi onean iritsi da Hernaniko emakumezkoen Euskal Ligako taldea. Asteburuan garaipenik lortu ez duen arren, zortzi partidu daramazki galdu gabe. Ligako partidu gehienetan erakutsi du taldeak edozeinen aurka lehiatzeko gai dela, eta, itxura guztien arabera, sailkapeneko erdialdetik gora amaituko du denboraldia. Bost jardunaldi besterik ez dira geratzen liga bukatzeko, eta asteburu honetakoa da Hernaniri geratzen zaion partidu gogorrena; Pauldarrak hirugarren sailkatuaren aurka jokatuko dute berdeek, Zubipen.

Okerragoa izan da asteburuko emaitza gizonezkoen Ohorezko Erregional mailako taldearentzat. Bolada txarra etetea lortu zuten aurreko jardunaldian, baina ezin izan zioten jarraipena eman Eibarren etxean. Goiko postuetatik urrun dago Hernani, 11garren postuan, eta sei jardunaldi besterik ez dira falta denboraldia amaitzeko. Helburua ahalik eta sentsazio onenekin bukatzea izango da, datorren urteko ligari indartsu ekiteko. Asteburu honetan Zubipera itzuliko dira berdeak, Oiartzunen aurka jokatzeko. 

Mundarroko lehenengo taldea ere esku hutsik itzuli zen Urnietatik Astigarragara. Partidu berdindua eta lehiatua izan zen, baina jokaldi erabakigarrietan gehiago izan ziren urnietarrak, eta 2-1 irabaztea lortu zuten. Porrot honekin, bost partidu daramazki Mundarrok garaipenik lortu gabe, eta jaitsiera postuetatik kanpo dagoen arren, garrantzitsua izango da taldearentzat azken bost jardunaldietan puntuak pilatzea. Azken txanpari ekiteko norgehiagoka gogorra izango dute astigartarrek; izan ere, asteburu honetan Ostadar liderra jasoko dute Zarkumendegin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!