Astrologiara hurbiltzeko saioa, bihar

Kronika - Erredakzioa 2024ko api. 14a, 00:00

Zilegi eskolak, hiru saio antolatu ditu datozen asteetarako; bi Hernanin eta bat Astigarragan. Izaro Susperregi Astrologia psikologikoan adituak, Hernani bisitatuko du, herritarrak Astrologiara hurbiltzeko bi tailer eskainiz. Bihar eskainiko du aurreneko ikastaroa, arratsaldeko 18:00etan Biterin, eta bigarrena apirilaren 22an, 09:30etan. Hirugarren tailerra Astigarragan eskainiko du, hilaren 25ean, 09:30etan, kultur etxe zaharreko areto nagusian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!