Bidebietan jokatuko du gaur Hernanik

Kronika - Erredakzioa 2024ko api. 13a, 00:00

Bera Beraren aurka 20:00etan hasiko da partidua eta bosgarren posturako lehia zuzena izango da.

Denboraldi aipagarria ari dira osatzen aurten Hernaniko talde ezberdinak, eta Mundarroko neska jubenilak. Denboraldia amaitzeko jardunaldi gutxi geratzen dira eta gaur, 20:00etan, Hernaniko talde seniorrak Bidebietan jokatuko du Bera Beraren aurka azkenaurreko partidua. Bigarren mailan, igoera fasea ari dira jokatzen eta bosgarren postua izango dute jokoan, multzoan, donostiarrak seigarren puntu bakarrera baitaude.

Etxean Hernaniko jubenilek jokatuko dute bihar, 12:00etan Urolaren kontra. Federazio saria ari dira jokatzen, A1 multzoan, eta partidu bat gutxiagorekin Hernani txapelketa irabazteko lehian dabil. Mundarroko neska jubenilek Lezon izango dute partidua eta hernaniarrek Egian. Astigartarrak A2 multzoan dabiltza lehiatzen eta partidua irabazteko faboritoak dira eta hernaniarrak, A3 multzoan, partidu zaila dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!