Talde guztiak bueltan dira oporrak eta gero

Kronika - Erredakzioa 2024ko api. 13a, 00:00

Talde nagusi guztiek etxetik kanpo jokatuko dute, baina Zarkumendegin zazpi partidu jokatuko dira.

Aste Santuko oporrak pasata, bailarako talde guztien konpetizioak bueltan dira asteburu honetan. Hori bai, talde nagusi guztiek etxetik kanpora jokatuko dute. Honela, Hernaniko Euskal Ligako neskak Ugaon izango dira gaur, 16:30etatik aurrera. Hernaniko Ohorezko Erregional mutilen taldeak Eibar B ren kontra jokatuko du Unbe, gaur 15:30etatik aurrera. Mundarrok, Preferente mailan, ere etxetik kanpo izango du norgehiagoka. Bidai motza Urnietara egingo du bidaia, gaur 18:15etatik aurrera jokatzeko. Azkenik, Hernaniko jubenil nazional mailako taldeak, Usabalen jokatuko du partidua, 15:30etatik aurrera.

Hala ere, Hernanin eta Astigarragan izango dira partiduak eta ez gutxi. Zarkumendegin futbol zaletuek badaukate nahiko aukera. Zazpi norgehiagoka jokatuko dira guztira. Bederatzi taldeetatik, zazpik etxeko bezala jokatuko dituzte. Horietatik bost gaur daude iragarrita eta beste bi, bihar. Zubipen, asteburuan, bost partidu jokatuko dira eta horietatik lau gaur izango dira, eta bakarra bihar. 

 

Bolada ezberdinak taldeen artean

Hernaniko neskek bolada onari eutsi nahi diote Ugaon. Zazpi partidu galdu gabe daude eta zortzigarrenaren bila doaz Bizkaiara. Ugao maila parekoa duen taldea da. Guztiz kontrakoa zen Ohorezko Erregional mailako mutilen bolada azkenengo jardunaldira arte. Donostiako Deustoren aurka garaipena lortu zuten eta orain jarraipena eman nahi diote horri, denboraldia zapore ahalik eta gozoenarekin amaitzeko. Ez da erraza izango Eibar B bigarren sailkatuaren aurka.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!